Benetan ba al dira ingurumen-arazoak? Hain garrantzitsuak ote dira? Erlaziorik ba ote dute pobreziarekin eta berdintasunik ezarekin? Eta horrek guztiak zerikusirik ba ote du gurekin, gure bizimoduekin, gure fedearekin?

Frantzisko Aita Santuak, Laudato Si' Entziklikan, galdera horiei erantzuten die, gogoeta egitera eta benetako giza ekologia batean parte hartzera gonbidatuz (LS 5).

Frantziskok honela dio: "Krisiak ez dira bi, bata ingurumenarena eta bestea gizartekoa, bata bestetik bereizia; ingurumenaren eta gizartearen krisia bakarra da eta konplexua" (LS 139). Azpimarratzen du erronka nagusia planeta eta gizateria mehatxatzen duen ekonomi, gizarte eta ingurumenkrisiari erantzutea dela, non biktima printzipalak pobreak diren. Dei egiten digu "lurraren oihuarekin batera behartsuen oihua ere entzutera" (LS 49).

Lotu zaitez justiziaren alde" mugimendutik misio partekatu honetako kide izan nahi dugu bi urtetako kanpainarekin. Eta horren bitartez konpromisorako sentsibilizatu eta animatu nahi dugu. "Kreazioaren Zaintza"k garapen-modelo ezberdina suposatzen du, justu, solidario eta jasangarria, hiritarrak eskuhartzeko prest izanik eta halaber kontsumo-ohiturak eta edukitzean zentratutako biziera aldatzeko ere.

Kristau elkarteek "Jainkoaren kreazioaren babesle izatearen bokazioa" bizi behar dugu, "ez baita hautazko zerbait, ezta kristau-bizipenaren bigarren mailako alderdi bat ere" baizik gure fedearen eta Ebanjelioaren aldarrikapenaren eskakizuna (LS 217).

Kanpainaren parte gisa erabiliko dugu Entziklikan inspiratutako dekalogo bat (1), zeinetan laburbiltzen diren aurre egin beharko diegun oinarrizko erronkak. Bi hilero 10 printzipio hauetako bat landuko da, gogoetaren, otoitzaren, pobretuen lekukotzen, konpromiso pertsonalen eta ekimenproposamenen bitartez.

Izuzquiza, D. SJ. "Decálogo verde para el siglo XXI" in Razón y Fe, 272 tomoa (195-205 or.) 1404 zk, Urria 2015.

 

Hamar printzipioak:

2. Xumetasunaren balioa berraurkituko duzu zeure bizitzan
3. Eguneroko zure jokabideen garrantzia balioztatuko duzu
4. Gure munduaren aniztasuna balioetsiko duzu
5. Konbertsio pertsonala, eliz eta elkartekoa animatuko duzu
6. Premiazko diren erabakiak bultzatuko dituzu, nahiz neketsuak izan
7. Zure jarduera ez duzu interes ekonomikoen menpe jarriko
8. Zeure tradizio espiritualean sakonduko duzu
9. Zientzialarien adostasunak onartuko dituzu
10. Paradigma teknokratikoa gaindituko duzu